espagiria en donostia. espagiria en donostia. espagiria en donostia.

ESPAGIRIADONOSTIA

Espagiria mendebaldean garatu zen osatze artea da, Medizina Txinatar Tradizionala edo eta Indiako Ayurvedaren pareko. Bere jatorria aintzinako Egipton du, eta oinarria naturaren eta gizakiaren ezagutza sakonean. Osasunaren ikuspegi integratzailea dakar energia, psikismoa eta gorputz fisikoa osotasunaren parte kontsideratuaz.

Espagiriak pertsona, osasuna eta bere ongizatea errekuperatzen laguntzen du.

Espagiriako ekimen orok gorputz fisikoa, energia eta psikismoa du kontutan, naturan guztia bait dago hiru parte hauez osatua.

Naturaren indarrak eta hauek gizakiarengan duten eragina ezagutzeak, -mikrokosmo (gizakia) eta makrokosmoaren (unibertsoa) arteko erlazioa-, pertsona disarmoniara eraman duten prozesua ulertzea laguntzen du eta armonia errekuperatzen eta bere esentzia manifestatzen laguntzen du.

Gaixotasuna, barrutik zein kanpotik etorri daitezken aldaketei egokitzapen faltagatik dator, arlo pertsonal, familiar, lanekoan...

Erabiltzen diren erremedioen artean landareetatik zein mineraletatik ateratako produktuak daude, erremedio homeopatikoak, pertsona eta organismoa behar dituen aldaketak egitera laguntzen dutenak.

Espagirian pazientea bere momentu bitalean kontsideratua da, eta gaixotasuna bizitzako ibilbidean, etete edo ezintasunaren aurrean ematen den erantzun ezinbesteko bezela ulertzen da.

L.U.M.E.N. metodoa:

L.U.M.E.N. metodoa, hiru metodo terapeutiko integratzetik sortu zen: Ehun Konektiboaren Masaia Erreflexua, sinboloen bitartezko sendatze metodoa eta geometria sakratuaren aplikazio terapeutikoa.

Gorputzean arkatz ultrabioletaren bitartez, zenbait marra eta geometria sakratua duten sinboloak marraztuz eragiten du pertsonaren sistema psiko-energetikoa orekatzera laguntzen.

L.U.M.E.N. metodoa sarritan estrukturan lan egin aurretiko prestatze moduan aplikatzen da.

lumen metodoa
lumen metodoa
lumen metodoa