ikuspegi sistemikoa donostia. ikuspegi sistemikoa donostia. ikuspegi sistemikoa donostia.

IKUSPEGI SISTEMIKOADONOSTIA

Guztiok gara hainbat sistemen partaide: familia, lagun artea, lana, eskola…

Partaide garen sistema horietan, gure jarrera eta gure erlazionatzeko modua nolakoa den begiratzen du Bert Hellingerrek garatu duen arlo honek. Oinarria zera da: gure ekintzek, jarrerek eta emozioek bakoitzaren familia-sisteman dute jatorria, eta beste testuinguruetan bizi dugunak erlazio zuzena du gure familian kontziente edo inkontzienteki bizi dugunarekin.

Famili-sisteman bizitako gertaera traumatikoak, nahiz lehenagoko belaunaldietan izan, korapilo sistemikoen jatorri izan daitezke eta horrek oraingo bizitzan eragina izan dezake. Gertaera horiek, gero azaleratu daitezke osasun arazo baten bitartez edota erlazioetan zailtasun baten bitartez (familian, etxean, lanean…).

ikuspegi sistemikoa

Mota honetako gatazkak argitara azaltzen direnean, kontziente egindakoan, aldaketak ematen dira gorputzean, erlazioetan, osasunean eta bizitzan.

Kontsultako saioetan, gorputzean jatorri sistemikoa duen korapilo bat dagoenean, begirada sistemikoa erabiltzen dugu osasuna berreskuratzeko.

ikuspegi sistemikoa. familia