Erditzea: Forzeps/Bentosa

Erditzean umearen garezurra estutu egiten da erditze kanaletik igarotzeko. Jaio ondoren, orduak aurrera doazen heinean,  normalean buruak bere bolumena eta forma errekuperatzen ditu.

Baina umeari jaiotzen laguntzeko forzepsak edota bentosa erabiltzen direnean, instrumentu hauek buruan egiten duten indarra dela eta, buruan arrasto edo seinale modukoak geratzen dira. Forman antzematen da; batzutan buruan irregulartasunak, zanpatutako guneak, zimurrak ikusten dira. Instrumentuok buruarekin kontaktua izan duten lekuetan ere, ubeldurak, gorritasunak azaltzen dira.

Kasu hauetan eta instrumenturik gabeko erditze zailetan ere,  osteopata batek lehen bait lehen tratatzen hastea komeni da (nahiz eta itxuraz burua bere onera etorri dela iruditu). Izan ere tresna hauen bitartez, umearen buruan sortu diren tentsio gune hauek tratatuaz umearen ongizatea eta garapena hobetzen dira.

Lotarako zailtasuna, kolikoak, liseriketa arazoak, idorreria, garapenaren atzerapena, mugimenduan zailtasunak, nerbio sistemaren alterazioa, urduritasuna eta eskoliosia dira besteak beste erditze zail baten ondorioa zuzenak.

Dudarik gabe, osteopatak lehen bait lehen tratatzeko motiboa da.

 

Mikel Arrieta Genua

Osteopata C.O.

Fisioterapeuta