mikel arrieta osteopata donostia. mikel arrieta osteopata donostia. mikel arrieta osteopata donostia.

MIKEL ARRIETAOSTEOPATA - FISIOTERAPEUTA - BEGIRADA SISTEMIKOA
DONOSTIA

Fisioterapiako Diplomatura Zaragozako Unibertsitatean egin ondoren, pertsona bere osotasunean hartzeko beharraz osteopatiako ibilbidea hasi zuen eta Osteopatian Zertifikatua eskuratu zuen Bartzelonako ECOn (Escuela del Concepto Osteopático). Ondoren, pertsonaren gorputzak, adimenak eta pertsonen arteko harremanek duten erlazioan sakontzeko asmoz ikuspegi sistemikoan formatu zen Bert Hellingerek sortu zuen Konstelazio Familiarretako metodoan.

Hogei urteko esperientzia konsultan, pertsona eta osasuna modu holistikoan artatuz. Fisioterapia, osteopatia, ikuspegi sistemikoa eta beste teknika batzuk uztartzen ditu pertsonaren osasunaren zerbitzura.

formazioa
  • Fisioterapian Diplomatua. Zaragozako Unibertsitatean.
  • Osteopatia Zertifikatua. Escuela del Concepto Osteopático.
  • Osteopatia Bioenergetiko Zelularrean espezializatua Miren Arzakekin.
  • Konstelazio familiarretan formazioa Bert Hellingeren ikuspegiarekin.
esperientzia
  • 2001etik Arrieta Osteopatian artatzen ditu adin guztietako pertsonak.
  • Laneko ibilbide osoan harreman zuzena izan du garapenean nolabaiteko zailtasuna izan duten umeekiko lanarekin. Hamabost urtez aritu da hezkuntza arloan berritzeguneetako fisioterapia zerbitzuan, garapenean edota alderdi motorikoan zailtasunak dituzten ikasleei lagunduz. Azken urteetan arreta goiztiarreko umeak tratatzen ditu osteopatia bitartez.
  • Real Sociedad S.A.D.n fisioterapeuta lanetan ibili zen lau urtez.
  • Donostian, EHUko Erizaintza Eskolan dozentzian aritu izan da hainbat mintegitan irakasle.
  • Fisioterapia ikasketak bukatu eta Mexikoko Colimako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean dozentzian eta multimedia ikasgela interaktiboko arlo pedagogikoa aztertzen aritu zen AECI bekari esker.
Mikel Arrieta. osteopata Donostian