osteopatía en donostia. osteópatas. osteopatía en donostia. osteópatas. osteopatía en donostia. osteópatas.

OSTEOPATIADONOSTIA

"Gizakiaren berezko mugimendua eta oreka berreskuratzeaz arduratzen da osteopata bere eskuen bitartez."

Osteopatak pertsona bere osotasunean hartzen du aintzat. Anatomia eta fisiologia oinarritzat harturik, gizakiaren gorputza osatzen duten organo eta sistema guztien arteko erlazioa hartzen du kontutan. Pertsonaren bizimodua ere kontutan hartzen du; nola bizi den gorputzean, ariman, familian, lanean, harremanetan, afizioetan...

Eskuak dira lanerako tresna. Eskuen bitartez sentitzen du nola dagoen bizitzaren mugimendua gorputzeko ehunetan, eta non dauden lesio osteopatikoak. Zuzenketak ere eskuen bitartez egiten ditu.

Osteopatak osasunean du begirada. Atentzioa bizitzaren mugimenduan jartzen du eta osasuna berreskuratzeko, pertsonak duen sintoma edota gaixotasuna kontutan hartuz, bizitzaren mugimendua askatzea du helburu.

Lesioaren jatorria, mugimendu falta edo mugimenduaren ahuleziaren bitartez adierazten da. Honela, gorputzeko atal batek berezko mugimendua galdu duenean, atal horren funtzio egokia galtzen da eta ondoren adierazten du gorputzak sintoma eta gaitza.

Mugimendurik ezaren zergatiak anitzak izan daitezke: traumatikoak, mekanikoak, metabolikoak, psikologikoak, emozionalak, kimikoak, sistemikoak, stressa… Osteopatak lesioaren jatorria bilatzen du, atentzioa pertsonak unean behar duen horretan jarriaz. Zer behar du pertsona honek momentu honetan bizitzaren mugimendua berreskuratzeko? Hori da galdera.

... eta osasuna, kontzientzia liberatu eta bizitzaren mugimendua berreskuratzearekin batera, atal bakoitzaren funtzioa errekuperatzean ematen da.

Osteopatia saioak jasotzeko zenbait motibo:

  • Bizkarrezurreko mina: Bizkarreko mina, lepoko mina, gerriko mina, ziatika, gainkarga, kontraktura, tortikolia…
  • Beso eta hanketako mina: Bihurrituak, kolpeak, tendinitis, bursitis, epikondilitis, ziatika, trokanteritis, oinazpiko faszitisa, Akilesen tendoia, pubiseko osteopatia, zaintiratuak...
  • ​Buruko mina migraina, zefalea, okzipitalgia…
  • Traumatismoak: kolpeak, erorketak, hezurren fisura eta hausturak, kotxe istripuak, luxazioak…
  • Kirurgia: ebakuntza aurretik eta ondorengo tratamenduak errekuperazioan laguntzen du.
  • Haurdunaldi eta erditzea: Bizkarreko mina, epidurala, episiotomia, erditze ondoren osatzeko
  • Ume jaioberriak: kolikoa, zesarea, erditze instrumentalak forzeps edota bentosekin, erditze zailak, lotarako zailtasuna, atzerapen psikomotorea, buru-hezurraren deformazioa, hipotonia…
  • Kirolariak: Kirolaren jarduerarekin erlazionatuta dauden lesioak prebenitzeko eta osatzeko.
  • Ortodontzia: eramatea edo eraman izana.
  • Gaixotasunak zirkulazio sisteman, nerbio sisteman, liseri aparatuan, arnas aparatuan, sistema hormonalean…

Osteopatia, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan onartua dagoen osasun-lanbide independentea da.