fisioterapia fisioterapia fisioterapia

FISIOTERAPIADONOSTIA

Fisioterapiako arlo hauek erabiltzen ditugu egunerokoan, kasuaren arabera:

  • Eskuzko terapia: Artikulazioen mugimendua eta funtzioa hobetzea dute helburu eta min muskularrak, artikularrak… arintzeko balio dute. Doitze teknika zehatzek osatzen dute eskuzko terapia.
  • Fisioterapia pediatrikoa: Umea bere garapenean laguntzeko oso baliagarria. Mugimenduaren garapenean zailtasuna ageri duenean, liseriketan zailtasunak daudenean (bularreko umearen kolikoa), traumatologia kasuetan (kolpe, erorketa, hezur haustura, kirurgia… ), neurologia (garun paralisia…)
  • Kinesiotaping: Benda elastiko hauek erabiliaz efektu antiinflamatorio, analgesiko, artikulazioaren zuzentzaile, zirkulatorio edo errai-erreflexua lortzen da. Tratamendu saioan egindako lana finkatzeko lagungarri da.
  • Bendaje funtzionala: Lesioa egon arren, eguneroko jarduerak egitea ahalbidetzen duen bendajea. Lesioaren errekuperazioan laguntzen du. Adibidez, orkatilako esginze baten ondoren oinez ibiltzeko aukera ematen du.
  • Orbainen tratamendua Orbainak azkarrago eta hobeto sendatzen laguntzen du eta orbainaren ondorioak gutxitzen ditu.
    Orbainek (kirurgikoak, episiotomiarenak, zauriak, puntuz jositako zauriak, hezur hautsiarenak, ahoko pieza bat ateratzean sortzen denak, tatuajeak…) pertsonaren gorputz eskeman eragin zuzena duten ondorioak sortzen dituzte. Honela, orbainen tratamenduaren bitartez, gorputzean gainkarga duten estrukturak liberatzea errazten da.
  • Masajea
  • Ariketa terapeutikoak: Egindako tratamendu saioaren zuzenketa mantentzeko eta indartzeko ariketak gomendatzen ditugu.
fisioterapeutak donostia
fisioterapeutak donostia
fisioterapeutak donostia, parte zaharrean