mikel arrieta osteopata donostia. mikel arrieta osteopata donostia. mikel arrieta osteopata donostia.

MIKEL ARRIETAOSTEOPATA - FISIOTERAPEUTA - IKUSPEGI SISTEMIKOA
DONOSTIA

Osteopatia, fisioterapia eta ikuspegi sistemikoa integratzen ditu eguneroko lanean hemezortzi urtetik gorako laneko ibilbidean. Osteopatia da lan terapeutikoaren ardatz nagusia. Osteopatiatik jaso du osasuna eta bizitza ulertu eta zaintzeko modua.

Pertsonaren gorputza, arima eta espiritua bat izanik, gorputzaren alderdi mekanikoa, neurologikoa, fluidikoa eta energetikoa kontutan hartuta egiten du bere lana. Pertsonak bere bizitza nola bizi duen begiratzen du: eguneroko jardunean, etxean, familian, elikaduran, lanean, lagun artean… Izan ere gorputza baita bizimoduaren islada.

formazioa
  • Osteoapatia Zertifikatua. Escuela del Concepto Osteopático. 2001-2003/2008-2012.
  • ​Fisioterapian Diplomatua. Zaragozako Unibertsitatean. 1996-1999 EFEO zbk: 378.
  • Osteopatia Bioenergetika Zelularrean espezializatua Miren Arzakekin.
  • Ikuspegi Sistemikoan formazioa, Iñaki Aranarekin.
  • McKenzie meteodoa bizkarrezurreko minentzat.
  • Erlaxamendu miofasziala.
esperientzia
  • 2001etik Arrieta Osteopatian dihardu pertsonei osasuna berreskuratzen laguntzen.
  • Fisioterapeuta pediatriko gisa, 15 urtetik gora egin ditu hezkuntza arloan, garapenean, mugimeduan edota alderdi motorikoan zailtasunak dituzten ikasleei lagunduz.
  • Real Sociedad S.A.D.n fisioterapeuta lanetan ibili zen lau urtez.
  • Poliklinika Gipuzkoan errehabilitazio zerbitzuan aritu zen hiru urtez.
  • Donostian, EHUko Erizaintza Eskolan dozentzian aritu izan da hainbat mintegitan irakasle.
  • Fisioterapia ikasketak bukatu eta Mexikoko Kolimako Unibertsitateko Medikuntza fakultatean dozentzian eta multimedia ikasgela interaktiboko arlo pedagogikoa aztertzen aritu zen AECI bekari esker.
Mikel Arrieta. osteopata Donostian